XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Abendu hilaren 21a: Goizeko otoitzaOtoitz egin diezaiogun, bere errukian guregana datorren Jesu Kristo gure Jaunari, eta etengabe esan diezaiogun:
-Aitaren altzotik irten eta gure haragiaren jantzia hartzera etorri zaren Horrek: garbi ezazu izatez kutsaturik dagoen gizakia.
-Hautatuen artean aintzaz beterik azalduko zaren Hori: orain zatozkeenean, ager zaitez bihozbera bekatariekin.
-Zure gorespenak pozik abesten ditugunoi, ekar iezaguzu zeure salbamena.
-Sinesmenaren bidez argira ekarri gaituzunok, gure egite onez atsegin gakizkizula.
Gure Aita.